Kantua oso garrantzitsua da haurren garapenerako. Duela hamarkada bat gutxi-gora-behera, Hondarribiako Haur Hezkuntzako andereño bi kantuak sortzen hasi ziren euren eskoletan lantzeko. Kantu horiek Mikel Errazkinen eskuetara iritsi eta Kanta ttikiak proiektuari ekin zioten, hamar urteren buruan bilduma polita osatu zutelarik. Hemen, abesti berrietaz aparte, gure tradizioko hainbat kanturen moldaketa ederrak aurki ditzakegu.
Kantu eder asko konposatu zituen Mikel Errazkinek eta askoren artean, bere amaren omenez konposatu zuen Hilargia non zaude aukeratu dut.
viernes, 13 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario